PyireneFP VI. pilotaje-komitea Donostian

Urriaren 17an eta 18an, POCTEFA 2014-2020 programaren PyireneFP egitasmoaren VI. pilotaje-komitea egin dute.

Proiektuko bazkideek (Kataluniako Generalitatea, Aragoiko Gobernua, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Nouvelle-Aquitaine Eskualdea eta Occitanie Eskualdea) mugaz gaindiko lanbide-orientazioaren eta mugaz gaindiko mugikortasun profesionaleko sarearen oinarriak zehaztu dituzte. Horien helburua, alde batetik, lanbide-heziketako orientazio eta aholkularitza profesionaleko aholkularitza-zerbitzu publiko bat sortzea da, mugaz gaindikoa, eta bestetik, eskualde kideen artean ikasketako eta praktikaldietako mugikortasuna kudeatzea eta sustatzea.

Komiteak aukera eman du mugaz gaindiko bi sareak osatzen dituzten zentroak zehazteko eta eskualde eta lanbide-arlo bakoitzeko orientazio- eta mugikortasun-erreferenteak identifikatzeko.

Mugaz gaindiko trukeak errazteko lanean ari gara.

Kataluniak LHko Mugaz Haraindiko Orientabide Sarea estreinatu du

PyireneFP sarearen helburua mugaz haraindiko espazio bat sortzea da, zeinetan LHren inguruko informazio- eta orientabide-zerbitzuak eskainiko diren. Horrez gain, erabiltzaileei laguntza eman nahi zaie Frantziako eta Espainiako eskualde mugakideetako ikastetxeek partekatutako prestakuntza-ibilbideak har ditzaten. Xede horrekin, LHko mugaz haraindiko orientabideari buruzko eskualde-mailako prestakuntza antolatu du Kataluniako Hezkuntza Sailak, arlo horretan espezializatutako adituak prestatu eta Kataluniako orientabide-sarea sortzeko.

Guztira, Kataluniako 46 ikastetxetako 100 irakaslek hartu dute parte prestakuntza horretan. Honako hau izan da prestakuntzaren antolaketa: 15 ordu sarean eta 5 ordu aurrez aurre, zehazki, Vic-eko Institutuan 2018ko ekainaren 7an, osteguna, egin zen jardunaldi batean. Jardunaldi horrek hasiera eman zion Kataluniako orientabide-sareari. Horrez gain, orientatzaileen arteko lehen elkartrukea izan zen, eta Kataluniako hainbat LH ikastetxetako kasu praktikoak aurkeztu ziren.

LHko mugaz haraindiko sarearekin, eskualde mugakideen gaineko informazio eta orientabide profesionaleko eta lan-esperientzia aitortzeko zerbitzu koordinatuak eskainiko dira. Proiektuaren azken helburua da eskualde mugakideetako gazteek lana aurkitzeko aukerak hobetzea.