PyireneFP Proiektua Abiaraztea

Bartzelonan izan zen, 2016ko urriaren 5ean, PyireneFP izeneko Europar proiektuaren Gidaritza-batzordearen lehenengo bilera: Pirinioak, orientazioa, mugigarritasuna eta lanbide-heziketa. Bertan, inplikatutako eskualde mugakideen sei gobernuen ordezkaritzek hartu zuten parte. Aragoi, Katalunia, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Akitania berria eta Okzitania.

Lanbide-informazio eta orientazio zerbitzu koordinatuak eskaintzean datza proiektua, lanbide-heziketako eskaintzei buruz eta lan-esperientzia aitortzeari buruz mugaz haraindiko eremuetan. Horretaz gain, aurreikusita dago mugaz haraindiko trukeak eta mugigarritasun-ekintzak sustatzea lanbide-heziketako ikasle eta irakasleentzat, baldin eta praktikak egin nahi badituzte muga franko-espainiarreko sei eskualdeetako bateko enpresetan, eta zentroetan prestakuntza hori jarraitu nahi badute.