Bazkideak

TransferINN-eko bazkide guztiek enpresa sektoreari prestakuntza eta laguntza ematen esperientzia izateaz gain, beraien lurraldean dauden enpresa eta ezagutza eragileen ezagupena dute. Ezagupen honek eskualde deserdinetako eragileen arteko ezagutzaren transferentzia sareen ezarpena errazten du eta baita enpresetan berrikuntza dinamiken ezarpena ere.

Bazkideak, mugaz gaindiko eremuan beraien lana garatzen dutenak, ondorengoak dira:

azaro_logo_berria

Enpresa berriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Esperientzia handia du enpresei (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak barne) eta ekintzaileei laguntza ematen, baita enpresen berrikuntzaren sustapen dinamikak garatzen.

logo_uni_mondragon

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate ekintzailea da; gizarteak pertsona ekintzaileak eta berritzaileak behar dituela kontziente da, esfortsu handiak egiten ditu bere ikasleei berrikuntza eta enpresa espirituaren zentzua garatzen dutela ziurtatzen. Halaber, ezagutzaren transferentzira bideratuta dago, horregatik enpresa ekimen berrien sorkuntza eta zerbitzu, produktu eta proiektu berritzaileen hedapena sustatu du, erakundeen hazkuntza eta iraunkortasunerako.

.

ensenyament_h3

Kataluniako Lanbide Heziketan aditua den Saila da, beraz, prestakuntza edukia garatzen eta ematen esperientzia handia du eta hezkuntza sektorearen eta enpresa sektorearen arteko hainbat lankidetza proiektu garatu ditu berrikuntza alorrean laguntzeko eta ezagutza transferitzeko.

logo_insup_01

Prestakuntza Iraunkorreko Goi Mailako Institutua, lan merkatuan sartzea errazteko mekanismo bezala, gazteen espíritu ekintzailea sustatzearekin lotutako formakuntza ekintzak garatzen ditu.

estia-entreprendre

Estia-Entreprende ESTIA Institutu Tekniologikoaren atala da. Berrikuntza-BIC- eta enpresen zentroa, ekintzaile gazteei eta enpresa berritzaileei laguntza ematera zuzenduta dago eta bere ingurune hurbileko ekoizpen ehunarekin harreman sakona du, honek enpresa berritzaileen sokuntzan esperientzia handia ematen diolarik.

logo

Perpignaneko Unibertsitateak gaitasun handiak ditu enpresen sokuntza sustatzeko eta I+G unitateen garapenean eta proiektu berritzaileetan eta ikerketen emaitzen balorizazioan laguntzeko. Horrela, bai eskualde mailan eta baita estatu eta europa mailan finantzatutako I+G+i alorreko proiektu desberdinen garapenean harreman sakona du enpresa sektorearekin.

logo_ariege-expansion

Ariegeko Garapen Ekonomikoko Agentzia da eta bere funtzioen artean bere eskualdeko enpresen berrikuntza teknologiko eta ez-teknologikoan laguntza ematea aurkitzen da. Baita enpresen sorkuntzari eta finkapenari laguntza ematean ere. Midi Pyréeneés-eko I+G+b-ko Sareko kide den heinean, inguruneko eragile nagusiekin harreman sakona du eta baita ezagutza ere.