Nodo “Turisme Foodie” bilera 2a

Abenduaren 12an Sabadell-eko Canstellarnau Institutuan Elikagaigintza eta Turismoaaren nodoaren bigarren barne bilera egin zen. Bilera honen helburua  Hezkuntza Sailaren proposamenak enpresekin eta parte hartzileen elkarteekin amankomunean jartzea izan zen, bazkide frantsezekin lan lerro amankomun bat definitzeko.

Ondorengoak izan ziren bilerara etorri zirenak: TransferINN proiektuan parte hartzen duten lanbide heziketako zentroetatik, institutuko irakasleak Carles Vallbona (@ICarlesVallbona), Caparrela Institututik (@InsCaparrella) eta Vic Institututik (@InstitutdeVic) eta sektorean inplikatutako enpresen eta entitateen ordezkari bezala “Asociación Catalana de Ganaderos Elaboradores de Quesos artesanos (ACREFA), “Consorcio del Lluçanès” (@Cons_Llucanes) eta “La Feria APAT”.

Generalitat de Catalunyak Hezkuntza Sailaren bidez lideratzen duen eta “Formació Professional Inicial”-eko Zuzendaritza Orokorrak eta “Ensenyaments de Règim Especial” kudeatzen duten nodoaren lan lerroa batez ere ondorengo bi kontzepturen fusioan zentratzen da: Turismoa eta Elikadura, “Turismo Foodie” kontzeptuaren izena eman zaiolarik.

Kontzeptu honen baitan hainbat proposamen, kontraproposamen eta irtenbide posibleak zerrendatu ziren  erlazionatutako faktore desberdinen interrelaziorako mekanismoak ezarri eta errazteko ideia bakar batean elkartu ahal izan zirenak: ekoizleak, turistak, ekitaldiak, ostatu eta nekazalturismoak, besteak beste.

Zerrendatutako mekanismo hauek faktore guztiak bilduko dituen plataforma baten bitaretz ezarriko dira. Horrela, plataforma honek elikadura eta turismo sektoreko ekoizleen zerbitzuekin bat etortzen diren pekete turistiko pertsonalizatuak diseinatu ahalko dira erabiltzaile (turista) bakoitzaren beharren arabera.

Martxoan ospatuko den Tarbeseko (Frantzia) Azokara joateko aukera ere eman zitzaien zentroei, enpresei eta elkarteei. Bertan bazkide frantsezek gonbidatzen dituzten enpresekin sinergiak eta kolaborazioak ezartzeko aukera izango dute. Azoka honetara joateak ezagutzaren elkartrukea egiteko, metodologiak elkarbanetzeko eta TransferINN proiektuaren baitan sortu den “Turismo Foodie” nodoarekin jarraitzeko lan ildoak ezartzeko balioko du.

Informazio gehigarria: Presentació_Turismo_Foodie_ 17_12_12