TransferINN proiektuaren aurkezpena Katalunian

2016ko azaroaren 16an Generalitateko Hezkuntza Sailak TransferINN proiektu europearra aurkeztu zien enpresei, Zentro Teknologikoei, unibertsitateei eta Kataluniako Lanbide Heziketako Institutuei, Osona eskualdeko Vic Institutuan, Lanbide Heziketako zentrorik aktiboeneteakoa.

img_1062

Jardunaldi honetan “Innova FP”ko formakuntza zentroek eskaintzen dituzten berrikuntza zerbitzuak aurkezteaz gain, enpresek Irakaskuntza Profesionalen Sustapen Programa eta Proiektuen zerbitzuen nagusiaren ikuspuntutik berrikuntza eragileak sortzeko dituzten abantailak aurkeztu ziren. Gainera, “Inédito Innovación SL”ko zuzendari exekutiboak eta “Sostenipra” ikerkuntza taldeko ikerlariak enpresa ekoberritzailearen kontzeptua ezagutzera eman zuten.

Jardunaldiko azken atalean, network lunch-ean, proiektuko parte hartzaileen eta TransferINN proiektuko eremu geografikoko parte diren enpresen eta zentro teknologikoen  artean lehen kontaktuak eta elkarlanerako sareak ezarri ziren.

TransferINN proiektuaren aurkzepena

2016ko, irailaren 14an TransferINN proiektu europearraen aurkezpen jardunaldia ospatu zen Markina-Xemeinen: Ezagutzaren transferentzia oinarritutako berrikuntza ekosistemen garapena.

TransferINN proiektuak ondorengo erronkari erantzuten dio: Zentro teknologikoetan, unibertsitateetan eta formakuntza zentroetan dagoen ezagutza ekintzaileei eta ETEei transferitzea ahalbidetuko duen berrikuntza ekosistemak sustatzea herrialde mugakideen artean. Beraien artean sortzen diren sinergiek enpresen lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko duten kolaborazio akordioak sinatzea eta berrikuntza dinamikak eta sistematikak sortzea eragingo dute, horrela gizartearentzako ekosistema positibo bat sortuz.