TransferINN proiektuaren aurkezpena Katalunian

2016ko azaroaren 16an Generalitateko Hezkuntza Sailak TransferINN proiektu europearra aurkeztu zien enpresei, Zentro Teknologikoei, unibertsitateei eta Kataluniako Lanbide Heziketako Institutuei, Osona eskualdeko Vic Institutuan, Lanbide Heziketako zentrorik aktiboeneteakoa.

img_1062

Jardunaldi honetan “Innova FP”ko formakuntza zentroek eskaintzen dituzten berrikuntza zerbitzuak aurkezteaz gain, enpresek Irakaskuntza Profesionalen Sustapen Programa eta Proiektuen zerbitzuen nagusiaren ikuspuntutik berrikuntza eragileak sortzeko dituzten abantailak aurkeztu ziren. Gainera, “Inédito Innovación SL”ko zuzendari exekutiboak eta “Sostenipra” ikerkuntza taldeko ikerlariak enpresa ekoberritzailearen kontzeptua ezagutzera eman zuten.

Jardunaldiko azken atalean, network lunch-ean, proiektuko parte hartzaileen eta TransferINN proiektuko eremu geografikoko parte diren enpresen eta zentro teknologikoen  artean lehen kontaktuak eta elkarlanerako sareak ezarri ziren.