Noticias

Prestatzaileen prestakuntza antolatzeko bilera

PyireneFP proiektuko herrialde kideetan Lanbide Heziketako mugikortasunean eta orientazioan adituak diren pertsonak Bartzelonan elkartu dira, prestatzaileen prestakuntza antolatzeko (2018ko urtarrilean eta otsailean egingo dira prestakuntza-saio horiek).

Lanbide Heziketako mugaz gaindiko ingurune koordinatua sortzea da PyireneFP proiektuaren xede nagusia. Gune horretan, lanbideei, prestakuntza-mugikortasunari eta Lanbide Heziketari buruzko informazio- eta orientazio-zerbitzuak eskaini nahi dira, elkarri aitortza eginez, titulazioak eskuratze aldera. Xede horiek lortu ahal izateko, baina, prestakuntza-mugikortasuneko eta lanbide-orientazioko adituak trebatu behar dira.

Hasierako Emaitzak

Burutu den hasierako emaitzetako bat izan da proiektuaren weba sortzea eta aurkeztea komunikatzeko eta hura hedatzeko tresna nagusi gisa.

Bertan sartu dira proiektuaren aurreko edizioetako weben fitxak: PIREMOBV eta PIREFOP.

PyireneFP Proiektua Abiaraztea

Bartzelonan izan zen, 2016ko urriaren 5ean, PyireneFP izeneko Europar proiektuaren Gidaritza-batzordearen lehenengo bilera: Pirinioak, orientazioa, mugigarritasuna eta lanbide-heziketa. Bertan, inplikatutako eskualde mugakideen sei gobernuen ordezkaritzek hartu zuten parte. Aragoi, Katalunia, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Akitania berria eta Okzitania.

Lanbide-informazio eta orientazio zerbitzu koordinatuak eskaintzean datza proiektua, lanbide-heziketako eskaintzei buruz eta lan-esperientzia aitortzeari buruz mugaz haraindiko eremuetan. Horretaz gain, aurreikusita dago mugaz haraindiko trukeak eta mugigarritasun-ekintzak sustatzea lanbide-heziketako ikasle eta irakasleentzat, baldin eta praktikak egin nahi badituzte muga franko-espainiarreko sei eskualdeetako bateko enpresetan, eta zentroetan prestakuntza hori jarraitu nahi badute.