Deskribapena

Pirinioetako eskualdeetan bizi direnek, bereziki gazteek, ingurune sozioekonomikoaren beharrei egokitutako lanbide-heziketa lortu behar dute enplegagarritasuna hobetzeko. Mugaz bestaldeko zonaldeak, gertutasun geografiko eta kulturala, eta lan-merkatuko hurbiltasuna izategatik, lehentasunezko eremu bihurtzen dira haien herritarrei lana emateko.

PiyreneFP proiektuak hainbat ekintza garatuko ditu abiapuntu honetatik:

compass-96 Mugaren bi aldeetako eskualdetako prestakuntza eta kualifikazioaren zerbitzu eta baliabideetarako orientazioa eta sarbidea erraztea. Lan-orientazioko, prestakuntzako eta balidatzeko zerbitzuen arteko erlazioa eta pertsonek aldez aurretik lortutako lan-esperientzia aitortzea tresna sendoa izan daitezke aukerak handitzeko eta lana emateko aukerak hobetzeko.
treasure-map-80 Lanbide-informazioko eta -orientazioko zerbitzuak eskaintzea, kontuan hartuta mugaz haraindiko zonaldean dauden baliabideak eta zerbitzuak, gazteek aukera ditzaten haien beharretara hobeto egokitzen diren prestakuntza-eskaintzak edo esperientziaren aitorpena.
diploma-2-96 Lanbide-heziketako ikasleen kualifikazioa hobetzea, mugaz haraindiko mugigarritasunaren bidez eta hauxe ahalbidetuz:

  • Jatorrizko eta destinoko zentroek elkarri aitortutako lanbide-heziketa ikastea.
  • Curriculum-balioa duten ikaskuntzak lortzea mugaz haraindiko enpresetan.