Gardentasuna eta kalifikazioen egokitasuna

  • Edukiak bateratzea eta mugaz haraindiko prestakuntza eskaintzea, dauden hasierako eta etengabeko prestakuntza sistemen osagarria, aukeratutako sektoreetan.
  • Sukaldaritzako eta elektrizitateko tituluetarako egindako ikasketetan erabilitako metodologia estandarizatzea aurreko proiektuaren esparruan, eta beste titulu batzuei transferitzea.

Helburuak

  • Integrazioa ahalbidetzea eta mugaz haraindiko bezeroei bideratutako prestakuntzaren eskaintza garatzea.
  • Lanbide-prestakuntza eta -kualifikazioen edukiei buruzko informazio eta esperientzien trukea erraztea.
  • Prestakuntzaren ikasketa berriak garatzea kualifikazioak eta gaitasunak elkarri aitortzea sustatzeko asmoz.
  • Ekintza bateratuak burutzea, onuradunen kualifikazioa eta lan-mundura sartzea ahalbidetzeko.

Metodologia

  1. Aukeratutako lan-sektoreetan konparatutako kualifikazioak aztertzea, mugigarritasunerako egokienak diren lanbide-jardueren multzoak lehenetsiko dira.
  2. Transferentziako irakaskuntzen emaitza-unitateak identifikatzea eta diseinatzea, Estatuko edo eskualdeetako ziurtatze-sistemek aitor ditzaketena.
  3. Unitate bakoitzerako definitzea irizpideak/adierazleak eta irakaskuntzen emaitzen ebaluazio prozesua, eta ECVET unitateetako banaketa amaitzea.
  4. Mugigarritasunerako eskumenen pasaportea diseinatzea aurreko puntuen emaitzetatik hasita.
  5. Erakundeek aitortzeko prozedurak definitzea (balidazioa) dauden ziurtatze-sistemetan, eskualde edo herrialde bakoitzeko ziurtatzaileen aukeren oinarriei buruz.
  6. Mugigarritasuna antolatzea pasaportea aplikatzearen bidez, eta lortutako unitateen benetako aitorpena.
  7. Proiektuaren aplikazioaren ebaluazioa.

Sektoreak

Bost sektore aukeratu dira lanbide-kualifikazioen gardentasun-lanak burutzeko eta ECVET sistemaren espezifikazioak integratuta (European Credit for Vocational Education and TRaining), mugigarritasuna garatzeari eta lortutako eskumenak aitortzeari begira.

  • Sukaldaritza
  • Energia berriztagarriak / eraginkortasun energetikoa
  • Kirolak
  • Osasuna
  • Ibilgailuetako zerbitzuak

 BannersocisPIREFOP