PIREMOBV (eus)

Mugaz haraindiko lankidetza-proiektua da eta zuzenduta dago lanbide-heziketaren kalitatea hobetzera ikasleen eta hezitzaileen mugigarritasuna sustatzearen eta garatzearen bidez.

Pirinioetako Lan Elkarteak Espainiako, Frantziako eta Andorrako Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren proiektuen deialdiaren bigarren fasean onartu zen proiektua. Hiru urteko iraupena izan du (2012-2014) eta, gutxi gorabehera, 1,1 milioi euroko aurrekontua.

Aurrekariak

Aurreko FEDER proiektuen esperientziatik dator proiektua, INTERREG III A programaren markoan burututa (“Mugaz haraindiko LH”, “LH eta mugaz haraindiko mugigarritasuna”) eta POCTEFA (PIREFOP – Pirinioetako Lanbide Heziketa). Prestakuntza- eta lan-sistemak hobeto ezagutzea sendotu nahi du eta LHko ikasleen mugigarritasuna handitu nahi du onuradunen kopurua biderkatzeko asmoz.

Aurreko proiektuei dagokienez, lankidetza handitu da 7 bazkide izan arte, mugaz haraindiko eskualde-multzoa eta cTP-ko kide guztiak hartzeko. Horrela, proiektuaren jarduteko lurraldea eta onuradunen kopurua handitzen da.