Orientazio

LHko Mugaz Haraindiko Orientabide Sarearen helburuak

  • Interesdunei informazioa eta orientazioa ematea prestakuntza-eskaintzei, kualifikazioari eta Frantziako Lanbide Heziketako tituluak lortzeari buruz.
  • Interesdunei orientabidea ematea beren Lanbide Heziketako ikasketak Frantzian jarraitzeko aukerei, balidazioei eta lan-esperientzia aitortzeari buruz.
PyireneFP proiektuaren helburu orokorrak

Honako hauek eskainiko ditu mugaz haraindiko Lanbide Heziketako espazio koordinatu bat sortzeak:

  • Lanbide-informazio eta orientabide-zerbitzu koordinatuak, Lanbide Heziketako eskaintzei buruz eta lan-esperientzia aitortzeari buruz mugaz haraindiko eremuetan.
  • Ikasketak Pirinioen alde bietan dauden Lanbide Heziketako ikastetxeetan egiteko aukera, ikasitakoen aitortze zuzena izango duen ikasleen mugikortasuna ahalbidetzeko.
  • Ikasleen, irakasleen eta orientatzaileen trukea Pirinioetako alde bietako ikastetxeen eta enpresen artean.

Hartzaileak:

  • Biztanleria, oro har
  • Ikasleak eta ikastunak
  • Produkzio-sektoreetako profesionalak
  • Langileak

 Folleto red orienta ESP