PIREFOP (eus)

Mugaz haraindiko lankidetza-proiektua da, mugaz bestaldeko integrazioa indartzera zuzenduta dagoena eta lanbide-heziketako alderdi osagarrien balioa azpimarratzen duena.

Espainiako, Frantziako eta Andorrako Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren proiektuen deialdiaren lehen fasean onartu zen proiektua. Hiru urteko iraupena izan du (2008ko urria – 2011ko abendua) eta, gutxi gorabehera, 1,6 milioi euroko aurrekontua.

 

Aurrekariak

Aurreko proiektuen esperientzia ikusita, INTERREG III A 2000-2006 programaren markoan burututa (“Mugaz haraindiko Lanbide Heziketa”, “LH eta mugaz haraindiko mugigarritasuna”), proiektuaren bazkide instituzionalek borondatea agertarazi dute parte hartzen jarraitzeko, egindako lan osoa kapitalizatzeko eta Pirinioetako eskualdeen lanbide-heziketako sistemen eta baliabideen lankidetza-esparru egonkorra eta iraunkorra sendotzeko.

Horiek horrela, PIREFOP proiektuaren asmoa da mugaz haraindiko eremuan egindako lanekin jarraitzea eta prestakuntzaren ikasketa berrien gainean garatzea ECVET espezifikazioak jarraituz, kualifikazioak eta lortutako gaitasunak elkarri aitortzea sustatzeko asmoz mugigarritasun-ibilbideen barruan. Horrek, era berean, LHko ikasleen mugigarritasuna handituko du eta onuradunen kopurua biderkatuko.mapa