Gastronomia-arloko mugaz gaindiko mugikortasuna Bartzelonan

2018ko martxoaren 15ean, Gastronomia arloko Mugaz Gaindiko Mugikortasunari buruzko Jardunaldia egin da Bartzelonako Ostalaritza eta Turismo Eskola Institutuan, POCTEFA (2014-2020) eskualdearteko programaren PyireneFP proiektuaren esparruan.

 

Ostalaritza-eskoletako zuzendariak eta Calatunyako eta Okzitania eskualdeko arduradun akademikoak bildu ditu jardunaldiak, Frantziako eta Kataluniako Lanbide Heziketako zentroen artean mugikortasuna eta trukea egotea sustatzeko asmoz, bai eta sukaldaritzako eta gastronomiako curriculumak alderatzeko asmoz ere, Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako Kredituen Sistema Europarra (ECVET) ezarriz.

Guztira, Kataluniako eta Frantziako 17 sukaldaritza- eta ostalaritza-eskolak hartu dute parte, eta elkarrekin egin dute lan mugaz gaindiko Lanbide Heziketan. Bestetik, elkarri gaitasun profesionalak eta tituluak aitortzeko prozedurak aztertu dituzte.

Katalunian, Departament d’Ensenyament-eko ordezkariek eta ostalaritza-zentro hauek hartu dute parte: Terrassako Cavall Bernat Institutuak, Tonako Institutuak, Lleidako Ostalaritza eta Turismo Institutuak, Gironako Ostalaritza eta Turismo Institutuak, Cambrilseko Ostalaritza eta Turismo Institutuak, Bartzelonako Ostalaritza eta Turismo Institutuak, Sitgesko Joan Ramon Institutuak, Llobregateko Martí Dot de Sant Feliu Institutuak eta Figueresko Olivar Gran Institutuak.

Frantzian, Kontsulatuko, Frantziako Institutuko, Tolosako Akademiako, Okzitania eskualdeko Languedoc i de Montpellier i-ko eta zentro hauetako ordezkariek hartu dute parte: Lycée CFA François Rabelais de Lyon-Dardilly, Lycée Charles de Gaulle – Sète, Lycée Christian Bourquin (Argelès-sur-Mer), Lycée  Jean de Prades (Castelsarrasin), Lycée  Georges-Frêche (Montpellier), Lycée des métiers de l’hôtellerie et du tourisme d’Occitanie (Toulouse) eta Lycée L’Arrouza (Lourdes).