Lanbide Heziketako orientazio-prestatzaileen prestakuntza Donostian

2018ko urtarrilaren 22an eta 23an, Lanbide Heziketako orientazio-prestatzaileen prestakuntza egin da Donostian (Gipuzkoan).

Proiektuko kide diren erakundeetako adituek eskualde bakoitzeko bi teknikari trebatu dituzte orientazioan eta aholkularitzan, eta horiek 149 profesional trebatuko dituzte eremu horretan. Saioan, Espainiako eta Frantziako heziketa-ereduak eta lan-esperientzia aitortzeko sistemak landu dituzte, kasu praktikoak jorratuz, eta eskualdeetako prestakuntza-planak diseinatu dira.

Prestatzaileen prestakuntzarekin, eskualde kideetako 22 zentro edo orientazio-unitatetako 243 pertsonari aholku emango dieten orientatzaileen sarea sortu ahalko da.