V. Pilotaje Batzordea Hendaian – V. PIBAT Hendaia

PyireneFP proiektuko kideak Hendaian (Nouvelle-Aquitaine) elkartu gara 2018ko apirilaren 25ean eta 26an. Batzordean, proiektuaren gaur egungo egoera baloratu dugu, eta garatuko ditugun hurrengo ekintzak zehaztu ditugu. Ekitaldi horien bidez, mugaz gaindiko ingurune koordinatua ezarri nahi dugu, lanbideei buruzko eta Lanbide Heziketari buruzko informazio- eta orientazio-zerbitzuak eskainiko dituena, elkarri aitortza eginez. Bestetik, Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntza-mugikortasuna sustatu nahi dugu, beren lanbide-prestakuntza hobetzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko.

Proiektuan parte hartzen duten eskualdeek Lanbide Heziketako orientazioaren eta mugikortasunaren arloan egin dituzten eskualde-prestakuntzak baloratzeko aukera eman digu PIBATek; eskualdeen artean jarduera onak partekatzeko eta trukatzeko aukera izan da, eta mugaz haraindiko orientazio- eta mugikortasun-sareak diseinatzeko gunea.