Kataluniak LHko Mugaz Haraindiko Orientabide Sarea estreinatu du

PyireneFP sarearen helburua mugaz haraindiko espazio bat sortzea da, zeinetan LHren inguruko informazio- eta orientabide-zerbitzuak eskainiko diren. Horrez gain, erabiltzaileei laguntza eman nahi zaie Frantziako eta Espainiako eskualde mugakideetako ikastetxeek partekatutako prestakuntza-ibilbideak har ditzaten. Xede horrekin, LHko mugaz haraindiko orientabideari buruzko eskualde-mailako prestakuntza antolatu du Kataluniako Hezkuntza Sailak, arlo horretan espezializatutako adituak prestatu eta Kataluniako orientabide-sarea sortzeko.

Guztira, Kataluniako 46 ikastetxetako 100 irakaslek hartu dute parte prestakuntza horretan. Honako hau izan da prestakuntzaren antolaketa: 15 ordu sarean eta 5 ordu aurrez aurre, zehazki, Vic-eko Institutuan 2018ko ekainaren 7an, osteguna, egin zen jardunaldi batean. Jardunaldi horrek hasiera eman zion Kataluniako orientabide-sareari. Horrez gain, orientatzaileen arteko lehen elkartrukea izan zen, eta Kataluniako hainbat LH ikastetxetako kasu praktikoak aurkeztu ziren.

LHko mugaz haraindiko sarearekin, eskualde mugakideen gaineko informazio eta orientabide profesionaleko eta lan-esperientzia aitortzeko zerbitzu koordinatuak eskainiko dira. Proiektuaren azken helburua da eskualde mugakideetako gazteek lana aurkitzeko aukerak hobetzea.