Lanbide Heziketako mugikortasun-prestatzaileen prestakuntza Toulousen

Heziketako 22 mugikortasun-prestatzaile trebatu dituzte, adituak izan daitezen Aragoiren, Catalunyaren, Euskadiren, Nafarroaren, Nouvelle-Aquitaineren eta Occitanieren artean ikasketa- eta praktika-mugikortasuneko egonaldiak antolatzen eta kudeatzen. Pertsona horiek Lanbide Heziketako 102 profesional prestatuko dituzte, ikasketa- eta praktika-mugikortasunak susta eta presta ditzaten PyireneFP proiektuko kide diren eskualdeetako zentroetan. Guztira, Lanbide Heziketako 44 zentrotako 452 ikaslek hartuko dute parte mugikortasunetan, proiektuko kide diren eskualdeetan.

Bestetik, Lanbide Heziketako mugikortasun-sarea sortuko da prestakuntza horien bidez, proiektuko kide diren eskualdeen artean mugikortasunak, trukeak eta jarduera onak sustatze aldera.

Lanbide Heziketako orientazio-prestatzaileen prestakuntza Donostian

2018ko urtarrilaren 22an eta 23an, Lanbide Heziketako orientazio-prestatzaileen prestakuntza egin da Donostian (Gipuzkoan).

Proiektuko kide diren erakundeetako adituek eskualde bakoitzeko bi teknikari trebatu dituzte orientazioan eta aholkularitzan, eta horiek 149 profesional trebatuko dituzte eremu horretan. Saioan, Espainiako eta Frantziako heziketa-ereduak eta lan-esperientzia aitortzeko sistemak landu dituzte, kasu praktikoak jorratuz, eta eskualdeetako prestakuntza-planak diseinatu dira.

Prestatzaileen prestakuntzarekin, eskualde kideetako 22 zentro edo orientazio-unitatetako 243 pertsonari aholku emango dieten orientatzaileen sarea sortu ahalko da.